Uztailean bibalabirjen modura ibili eta gero kurtso berri hontako asmoekin lanean jarraitzeko garaia iritsi da gurera ere. Duela dozena erdi urte “hasi” genuen proiektuari aida edo esti esateko garaia iritsi zaigu. 2011 hasieran bigarren pisua zenbat kostako litzatekeen kalkulatzen aritu ginen eta proiektua aurrera ateratzeko dirua bildua dugula ikusirik gaurko(urriak 27, osteguna) bilera antolatzea erabaki dugu. Gaueko 21:30-22:00 aldera hasiko da eta bertan zer egiteko asmoa dagoen azalduko da, hortik aurrera pisua egin edo ez gure esku egongo da. Lanerako gogoz bagaude eta konpromisoa hartzen badugu oso ondo datorkigun lekua eta babesa emango dizkiogu gaztetxeari eta bestela ba…dirua beste zerbaitetarako ibiliko da.
Ala ba, badakizue, lanerako gogoz bazaudete azaldu gaur gaztetxera eta ea denon artean lan txukuna egiten dugun!!
Comments Off

