Azken egunotan hedabideetan asko agertzen ari den herrialdea dugu Siria. Sarri, ordea, bide horretatik jasotzen duguna ez guztiz bat etortzen bertan benetan gertatzen ari denarekin. Karlos Zurutuza 2008az geroztik ari da Siriako kurduen berri ematen, eta 2011n iraultza hasi zenetik bi aldiz izan da bertan. “Siria: kurduen iraultza isila” izeneko hitzaldia eskainiko du Zurutuzak Alegiko gaztetxean maiatzaren 14an eta, dudarik gabe, herrialde hartako berri zuzena jasotzeko aukera paregabea izango dugu. [ Read More ]
















